jueves, 12 de abril de 2012

Ba al dakizu zeintzuk diren gure eskubideak?


Badakigu gaur egun hainbat giza eskubide jada idatzita dauzkagula guk bete ditzagun, giza eskubideen aldarrikapen unibertsala deritzogu dokumentu honi eta 1948ko abenduaren 10etik existitzen da.
Idatzita egon arren, gutxik irakurri edo bete egiten dituzte eta hau izango da gure helburua, hainbat urte dituzten eta askotan urratuak diren giza eskubide hauek eraginkor bihurtzea eta giza eskubideei buruz galdetzean zer den eta zeintzuk diren erantzuten jakitea, azkenengo hau baita eraginkor bihurtzeko lehenengo pausoa.
Esan bezala oso garrantzitsua da jakitea eskubide hauek nondik datozen eta ze gabeziengatik sortu ziren, horregatik era dinamikako baten honen jatorria erakutsiko dizuegu. 
Uste duzu benetan dakizkigula gure eskubideak? Ondorioz, uste al duzu betetzen ditugula? Gure ustez ez! Ez ditugu betetzen eta hurrengo egunetan egingo dugun hausnarketetan argi geratuko dela uste dugu. Azkenik konponbide bat emango dugulakoan gaude, aurretik emandako irtenbideetatik at.