jueves, 3 de mayo de 2012

Irailak 22 AMETSAK LURRETIK ZERURA, ALDAKETA ZERUTIK LURRERA


Aurrera! Taldeak beste ekitaldi erakargarri bat antolatu du. Oraingoan giza eskubideen aldarrikapenaren inguruko saio dibertigarria izango da. Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala Nazio Batuen erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen 1948ko abenduaren 10ean. Bertan hainbat eskubide idatzi ziren, Baina eskubide horiek betetzen ahal dira?? Lagunok zabal ditzagun gure mezua mundu osora!

Leioako unibertsitatean 2012ko irailaren 22an egingo da, hain zuzen ere, goizeko 12:00etan irakasle-eskola eraikuntzaren ondoan. Eliozko globoak airera botako ditugu eta beraiekin batera, postaltxo bat bidaliko dugu. Postaltxoan, giza eskubideei buruzko zerbait jarri beharko da eta norbere etxeko helbidea ere. Globoak edozein herrialdetara irits daitezke eta urrunen edota erantzuna izaten dutenek sari interesgarri bat jasoko dute.

Ekitaldi honen helburua giza eskubideei buruzko sentikortasuna mundu osora zabaltzea da eta horrela pauso txikiekin, kultura berri baten sorketan aritzea,bakearen eta bizikidetzaren alde.

ANIMA ZAITEZTE!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario