Argi dago giza eskubideak egunean ez direla betetzen, eraginkor bihurtu ahal izango ditugu? Gure hezitzaile taldeak plan bat sortu du norbait jarraitu dezan eta guztionak diren eskubide hauek eta egunero urratzen direnak aurrera ateratzeko eta eraginkor bihurtzeko. Horretarako gure ingurura begiratu behar izan dugu egunkaria irekiz eta internetetik berriak ateraz. Burua asko haustu gabe eskubide hauek urratzen dituzten eskubide desberdinak aurkitu ditugu, beraz, gure plana azaldu aurretik hauetariko batzuk aurkeztuko ditugu.
_________________________________________________________________________________________________________
Oksana Makarren bortxaketa
Oksana Makar, 18 urteko ukraniar emakumea martxoak 22ko astean bideo baten
bidez kontatu zuen bere bortxaketaren esperientzia gogorra. Hiru gazteek
bortxatu zuten eta hori gutxi balitz, itoarazi eta erretzen saiatu zuten, ospitalean
zegoela gorputzeko %55a zeukan erreta.
Emakume gazte hau, martxoak 29an hil egin zen. Bere esperientzia bideo
baten bidez oso hunkituta utzi zigun beraz giza eskubideen urraketa gerturarazteko
asmoz hemen berak grabatutako bideoa ikusi ahal duzue:
Agresio hau burututako
hiru gazteek jada atxilotuta daude epaileak esaten duenaren zain.
Berri honekin lotu ditzakegu hainbat eskubide
desberdin, adibidez, aipatu dezakegu 1.artikulua (bizitzeko eskubidea),
5.artikulua (tortura)... Aipatutako hauek urratuta daude albiste honetan,
beraz, eraginkor bihurtzeko plan honetan, saiatuko gara egoera hau hobetzen.
_______________________________________________________________
Iñigo Cabacas, ertzaintzaren pilotakadak eraila.
Dena gertatu zen apirilaren 5eko gauean Athleticen partidua bukatu ondoren. Iñigok, testiguak adierazi duten moduan, Ertzainaren pelotazo baten ondorioz koman gelditu zen, buruan izan baitzen golpea. Ahal izan zuten arinen basurtuko ospitalera eraman zuten eta bertan 72 ordu pasatu ostean hil zen. Hasiera baten ez zen ziurra hil egitearen arrazoia, baina autopsiaren ondoren baieztatu zen pilotak izan zuela errua.
Hau gertatu ondoren zalantzan jarri da hiritarren segurtasuna, Ertzaina berez delako guri babesten gaituena baina horren ordez hildako bat eragin dute. Pertsonen eskubide bat segurtasuna da eta hemen argi dago ez dela errespetatzen gainera amaiera latz batekin bukatu da istorio hau. Hala ere, hau ez da hemen amaitu gobernuak segurtasunaren kontu horretan aldaketak egingo duela adierazi du gertaera hau ez errepikatzeko asmoz, itxaroten gaude oraindik egingo dituen mugimenduak ikusteko.
___________________________________________________________________
Etorkinen %20k "arrazismoa" jasaten dute
Eusko Jaurlaritzak Inmigrazioaren III. Planean "diskriminazioaren eta arrazismoaren
aurka" egingo du. Izan ere, Miguel Angel Gonzalez Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendariak
gaur esan duenez, EAEra iristen diren etorkinen artetik bostetik bat "arrazismoa"
jasaten du.
Azterketa baten arabera, etorkinen %20k azaldu dute "tratu txarra" jaso dutela
zerbitzu publiko eta pribatuetan, eta irainak eta "jarrera edo aipamen xenofoboak" ere
jaso dituzte.Gonzalezek esan duenez, besteak beste, inmigrazioari buruzko "itun sozial
handia" egin gura du eta hezkuntza arloa landuko du.
Hemen arrazismoarekin erlazioa duen bideoa bat duzue:
Argi dago arrazismo egoera baten barruan ez dela berdintasunearen eskubide erabiltzen beraz, ezberdintasunez beteriko mundu baten barruan gaude. Honen adibide giza bideoa daukagu, nolatan ume batzuk kontzietzia gautxi daukatenak oraindik egiten dute ezberdintasun handi hori? Ez al da izango gure egunerokotasunean konturatu gabe desberdintasun hori egiten dugula? Umeak belaki baten modukoak dira, ikusten eta entzuten duten guztiak interpretatu egiten dute, horren ondorioz esan genezake, gauzak asko aldatu behar direla giza eskubide hau eta beste guztiak egonkor bihurtzeko, egoera kasu honetan nahiko latza baita.
________________________________________________________________________________
Emakumeek urtean gizonek baino 7.000 euro gutxiagoirabazten dituzte
INEren datuen arabera, bataz beste, emakumeek urtean 19.771 euro irabazten
dituzte, eta gizonek, ordea, 26.911 euro.
Ezberdintasuna 7.139 eurokoa da. Zehazki, emakumeek urtean 19.771 euro irabazten
dituzte, eta gizonek, ordea, 26.911 euro.
Espainian soldaten ezberdintasuna % 25,6 den bitartean, Europar Batasunean %
17,4koa da. Bereizketa honek, "emakumeak lan mota zehatz batera mugatzen ditu eta
lidergo postuak gizonentzat izaten dira", ohartarazi du Emakundek, horregatik "lan
batzuk emakumeentzat direla uste da, okerrago ordaintzen direlako".
Giza eskubideen aldarrikapen unibertsaleko lehenengo artikulua ( 1. atala - Gizon-
emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta
ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra
dute.) esaten duen moduan pertsona guztiak eskubide berdinekin jaio egiten gara,
beraz, guztiok eduki beharko genuen soldata berdina jasotzeko eskubidea.
Txina, munduan heriotza-zigor gehien egiten diren
herrialdea
Txinan
2010ean egin diren 5.000 exekuzio inguruk heriotza-zigorra ematen den herrialde
guztien gainetik jartzen du. Iran (546) bigarren postuan dago, eta Ipar Korea
(60) hirugarrenean.
Jaisteko joera dago
baina, nahiz eta joera hori eman, gutxienez 5.837 pertsona hil zituzten 22
herrialdetan, horietako asko asiarrak ziren. Estatu Batuak bosgarren postuan
daude, 46 exekuziorekin, Yemenen (53) atzetik.
Berri hau, 3. Artikuluarekin
erlazionatzen dugu, (3. atala - Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske
izateko eta segurtasunerako eskubidea).Gaur egun,herrialde batzutan Txinan bezala heriotza
zigorra existitzen da. Hau, desagertuta egon beharko zen, pertsona guztiak
bizitzeko aukera izan beharko zuten. Heriotza zigorra delitu larrienetan
aplikatu egiten da, baina pertsona hori hiltzen badugu ez diogu aukerarik
ematen bere jarrerak aldatzeko. Beraz, 3.artikulua urratu egiten da pertsona
guztiak eskubide hauek ez dituztelako.
______________________________________________________________________________
Emakume bat hilda eta senarra itota aurkitu dituzte Ciudad Realen
48 urteko
emakumezkoak kolpe bat zuen buruan eta senarrarengandik banatzeko prozesuan
zegoen. Hasierako ikerketen arabera, baliteke emakumezkoen aurkako indarkeria
kasu bat izatea.
Buruan kolpe bat
zuela, 48 urteko emakumezko bat
hilda eta 50 urteko senarra itota aurkitu dituzte larunbat honetan
Manzanaresen (Ciudad Real). Bikotea banatzeko prozesuan zegoen.
Bi hilotzak Guardia
Zibilak aurkitu ditu goizaldeko lehen orduetan eta hasierako ikerketen arabera, baliteke emakumezkoen aurkako indarkeria kasu
bat izatea, Gaztela-Mantxako Gobernuko Ordezkaritzak zabaldutako prentsa
oharraren arabera.
Guardia Zibilak
09:00etan jaso du abisua eta San Isidro de Manzanareseko kalean kokatutako
etxera hurbiltzean, emakumezkoa hilda (kolpe bat buruan zuela) eta senarra
itota aurkitu ditu. Bikotea banatzeko prozesuan zegoen baina emakumezkoak ez zituen aldez aurretik tratu
txarrik salatu.
Giza
eskubideen aldarrikapen unibertsaleko hirugarren artikuluan (3. atala - Norbanako guztiek dute
bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea) eta bostgarren artikuluan (5. atala - Ezin daiteke inor torturatu,
ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik eman ere.) azaltzen
den moduan pertsona orok du bizitzeko eta tratu txarrak ez jasateko eskubidea.
Eskubide hauek gaur egun oraindik asko ikusten dira eta hau aldatu beharreko
egoerak dira.





No hay comentarios:
Publicar un comentario