Giza Eskubideak

Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta aniztasunaren aldekok babestu, zaindu eta betearazi egin behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak dira eta teorian ezin da hauen kontrako legerik ezarri.
          Giza eskubideen aldeko mugimenduaren jatorrizko ideiak Bigarren Mundu Gerraren ondorioz agertu ziren gerra gehiago eta horiek sortutako kalte ikaragarriak egotea ekiditzeko asmoz eta 1948an Parisen Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezarri zuenean definituak izan ziren.
          Giza eskubideen aldeko mugimenduak 1970eko hamarkadan hazi eta ugaritu ziren (goruntz egin zuten), bai ekialdeko Europako estatu sozialistetan, bai mendebaldeko Europan, bai Estatu Batuetan eta baita Latinoamerikan ere. XXI. mendean, mugimendua zabaldu zen: jatorrian bakarrik totalitarismoaren aurka egotetik baita humanitarismo eta Hirugarren Munduko herrialdeen garapen soziala bultzatzera ere pasatu zen.
          Nahiz eta "giza eskubide" esamoldea nahiko modernoa izan, bere oinarriak filosofiaren historian ondo finkatuta daude.
          Lehen aipatutako Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen 1948.urteko abenduaren 10ean, alde batetik eskubide eta askatasun hauen begirunea bultza zezaten irakaskuntzaren eta hezkuntzaren bidez eta, bestetik, nazio mailan eta nazioarte mailan arian-arian neurriak hartuz, era eraginkorrean eta orokorrean ezar daitezen ziurtatzeko, bai elkarkide diren estatuetako herrien artean eta baita horien eskumenpean dauden lurraldeetan ere.
Helburu hoiek zituztelarik, 30. artikuluren bidez adostu zuten zein eskubide ziren urratu ezin zitezkeenak eta bete egin behar zirenak. Honako hauek dira:
  • 1. atala  Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela.
  • 2. atala Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor baztertuko bere arraza, sexua edo kulturarengatik
  • 3. atala  Pertsona guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea.
  • 4. atala  Inor ez da izango besteren esklabo
  • 5. atala  Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txarrik emango.
  • 6. atala  Edozein gizon-emakumek du pisu berdina legearen aurrean
  • 7. atala  Gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen aurrean eta denek dute, bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea.
  • 8. atala  Pertsona orok du konstituzioan edo legeetan dauden eskubideak gozatzeko askatasuna.
  • 9. atala  Inor ezingo da arrazoirik gabe atxilotu, preso hartu edo erbesteratu.
  • 10. atala  Pertsona orok eskubidea du, bere iritzia emateko askatasuna. Adierazpen askatasuna.
  • 11. atala Pertsona oro da errugabea beste edozer frogatzen ez den arte
  • 12. atala  Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan sartu behar ez hau erasotu behar
  • 13. atala  1. Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko
  • 14. atala  Pertsona orok du edozein herrialdetan babesa bilatu eta izateko eskubidea.
  • 15. atala  1. Pertsona orok du herritartasuna izateko eskubidea
  • 16. atala  Gizonek eta emakumeek, ezkontzeko eta familia edukitzeko eskubidea dute.
  • 17. atala  Pertsona orok du jabe izateko eskubidea, bakarka nahiz taldean, eta ezin izango zaio arrazoirik gabe jabetza hau kendu.
  • 18. atala Pertsona orok pentsamendu askea eta erlijio askatasunerako eskubidea du edozein anbienteetan.
  • 19. atala - Gizabanako guztiek dute iritzi eta adierazpen-askatasuna izateko eskubidea.
  • 20. atala  Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea.
  • 21. atala Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez
  • 22. atala  Pertsona orok du, gizarteko kide denez gero, gizarte-segurantza izateko eskubidea.
  • 23. atala Pertsona orok du lan egiteko eskubidea, lana aukeratzekoa, lan baldintza bidezkoak eta egokiak izateko eskubidea.
  • 24. atala Pertsona orori dagozkio atsedenerako eskubidea, aisiarakoa, lanaldiaren iraupen mugatua izatekoa eta noizbehinka ordaindutako oporrak izatekoa.
  • 25. atala Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena
  • 26. atala Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea.
  • 27. atala  Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte hartzeko.
  • 28. atala Eskubide eta askatasunak era eraginkorrean garatuko dituen gizarte mailako eta nazioarteko ordena ezartzeko eskubidea du pertsona orok.
  • 29. atala  Pertsona orok bere komunitatearekiko betebeharrak ditu
  • 30. atala Pertsona orok aurrean aipatutako eskubide guztiak edukitzeko eskubidea izango du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario