martes, 10 de abril de 2012

Bideoari buruzko hausnarketak

Giza eskubideei buruz ikusitako bideoa hunkitu egin zidan, pertsona ezberdinei kaletik kontzeptu hau definitzea eskatzen zietenean jendeak ez zekien zer erantzun. Pertsona guztiak eduki behar ditugun eskubideak direla esatearekin nahikoa izango lirateke. Uste dut pertsona horiek kontzeptua zer zer ezagutzen zutela baina eskubide hauek errealitatean betetzen ez direnez gaur egun jendeak honen aurrean ez dakite ezta zer erantzun. Egoera hau aldatu beharreko gauza da, suposatzen da giza eskubideak guztiak eduki beharreko eskubideak direla eta paperean idatzita oso ondo eta oso polita geratzen da baina gero pertsona guztiak ez dute gozatzeko aukerarik.


Giza eskubideen bideoari buruz hitzegiten ari garenean, ikus dezakegu giza eskubidearen definizioa esatea ez dela batere erraza, izan ere, pertsona bakoitzak bere iritzia du eta eskubide desberdin asko esan ditzakete. Beste alde batetik, giza eskubideen esanahia orain dela urte askotik datorrela ikusi dugu eta beraz, poliki poliki aurreruntz joan dela esan dezakegu, baina benetan denok eskubide berdinak al ditugu? Bai herrialde eta baita estatu desberdinetan eskubideak guztiz desberdinak direlakoan nago eta oraindik aurrera pausuak eman behar direla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario